Hezkuntza egitasmoa

Hezkuntza Egitasmoan Euskalerriko Eskautak federakuntzaren eskultismoaren ideala, helburuak hiru aukeretan eta persona-eremua jasotzen dira. Hemen mugimendu hezigarri bezala zer lortu nahi den islatzen da.

Dokumento honen bidez Euskalerriko Eskautak federakunztaren xedeak helburu hezgarri bilakatzen dira. Bere ardura hezigarria aurrera eramateko tresna da eta idealak inguruan daukagun errealitatearekin bat egitea da. Adierazi nahi dituzten balore eta ideiak taldeetako gazteentzat egokitutako helburu argi eta neurgarri bihurtzeko metodologia da. Gazteak haien prozesu hezigarriaren protagonista diren helburuak, hain zuzen ere. Gizakiaren dimentsio guztietaz osasutako pertsona osoa adierazi nahi dute, hainbat balore eta jarrerataz osatutako eredu konplexua. Horregatik, Hezkuntza Egitasmoa Idearioaren hiru aukeretan oinarrituta egituratu dago.

Orrialde honetan, jaitsi dezakezu Hezkuntza Egitasmoa gazteleraz edo euskaraz.