COVID-19aren gaineko Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren adierazpena

2020ko martxoaren 12a

COVID-19aren garapenaren eta erakundeek luzatutako oharren aurrean, Euskalerriko Eskautak Bizkaiak honako jakinarazpena egin nahi du: 

  • Bere kideen osasuna eta segurtasuna bermatu nahian, Bizkaiko eskaut taldeen jarduera (bilerak, irteerak, asteburuak…) eteko da, hurrengo 14 egunetan zehar. 
  • Etenaldi hau luzatu daiteke, erakundeek honela gomendatzen badute; hala izatekotan, eskaut taldeei eta hauen kideei jakinaraziko zaie. 
  • Erabakia Osasun Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak luzatutako neurriekin bat eginez hartu da
  • Euskalerriko Eskautak Bizkaiak erakundeen ohar guztiak betetzera dei egiten du, birusa sahiesteko edo beste pertsonei ez kutsatzeko. 

Euskalerriko Eskautak Bizkaia delegaritzak mediku eta osasun zentroen lana balioztatu nahi du eta bere kide guztiak arduratsu jokatzera dei egiten du. Azkenik, desinformazioa eragozteko, erakunde publikoek eta hedabideek plazaratzen duten informazioaren berri jasotzea gomendatzen du.

Partekatu!